Aulki mugikorra eta "IV Ascenso de Traineras y ocho+ San José"
18 Martxoa 2013
Astillerok antolatutako "IV Ascenso de Traineras y ocho+ San José" Urdaibaik irabazi du.
Aurten Urdaibaik, traineruaz gain, aulki mugikorreko tripulazioa prestatu du eta lehenengo aldiz, aulki mugikorrean, "IV Ascenso de Traineras y ocho+ San José" estropadan parte hartu du. Estropada honetako sailkapena egiteko traineruaren eta zortzikoaren denborak batzen dira eta guztira denbora gutxien egiten duena da irabazlea.
