Bizkaialde.eus web atariaren eta haren edukien (testuak, irudiak, soinuak, audioa, bideoa, diseinuak, sorkuntzak, softwarea) jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubide guztiak Bizkaiko Foru Aldundiarenak dira.
Datu pertsonalen babesaren bermea
Bizkaiko Foru Aldundiak konfidentzialtasunik zorrotzena ziurtatzen du erabiltzaileek ematen dituzten datuen bilketan eta tratamenduan. Halaber, datu pertsonalen babesaren arloan legez ezarrita dauden segurtasun-mailak bete dira eta eman diren datu pertsonalen galera, erabilera okerra, aldaketa, baimenik gabeko irispidea eta lapurreta saihesteko bere eskuetan dauden bitarteko eta neurri tekniko guztiak instalatu dira.
Datuak babesteko erregelamendu orokorra (aurrerantzean, DBEO) 2016an argitaratu zen, eta 2018ko maiatzaren 25etik aurrera zuzenean aplikatu beharrekoa da Europar Batasunean. Erregelamendu horren bitartez, pertsona fisikoen datu pertsonalak eta datu horien zirkulazio-askatasuna babesten dira. Datu pertsonalen babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak (DPBEDBL, aurrerantzean) xede hauek ditu: ordenamendu juridikoa erregelamendu horretara egokitzea eta herritarren eskubide digitalak bermatzea.
- https://www.boe.es/doue/2016/119/L00001-00088.pdf
- https://www.boe.es/buscar/pdf/2018/BOE-A-2018-16673-consolidado.pdf
Bizkaiko Foru Aldundia eta haren foru-sektore publikoa herritarren datu pertsonalen tratamenduaren erantzuleak eta arduradunak dira, hainbat jarduera garatzerakoan. Horren ondorioz, indarrean dauden berme juridikoak eta DBEOan eta DPBEDBLan jasotako berme juridiko guztiak, indarrean daudenak eta berriak, bete behar dituzte. Bizkaiko Foru Aldundiak pertsona erregistratuen eskura jarriko ditu bitarteko tekniko egokiak datu pertsonal horiek eman aurretik Izaera Pertsonaleko Datuen Babeseko Politikari buruzko ohar hau edo horri buruzko gainerako informazio garrantzitsu guztia ikus dezaten eta horiekiko euren adostasuna adierazteko aukera izan dezaten, Bizkaiko Foru Aldundiak erabiltzaileen datu pertsonalen tratamendu automatizatuari ekin diezaion
DBO: Bizkaiko Foru Aldundiaren eta sektore publikoko foru-erakundeen DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIA deritzon pertsona Gobernu Kontseiluak 2018ko maiatzaren 15ean hartutako erabaki baten bidez sortu, izendatu eta arautu zen. Izendapen hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (BAO, 99 zk., 2018ko maiatzaren 24koa), eta jakinarazpen ofiziala egin zitzaion Datuak Babesteko Euskal Bulegoari.
Datuen babesari buruzko kontsultak argitzeko, harremanetarako postontzi hau jarri dugu zuen eskura: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.