Helburua, Valentzian puntuak eskuratzea

07 Maiatza 2021

Hiru izan dira azken urte eta erdian San Inazio Bilbao Bizkaiak eta Astro Valentziak jokatu dituzten norgehiagokak. Aurreko biak Ohorezko Mailako liga erregularreko azken jardunaldietan izan ziren, eta lehenengoa, aldiz, 2019ko Kopako finalerako sailkatzekoan, Bilboko taldea txapeldunorde izan baitzen.

Hiru partidetatik San Inazio horietako bitan garaile izan zen. Azkenean, egia da, Astrosek 2020. urte zorigabe eta pandemiko batean irabazi zuela liga.

Hain zuzen ere, valentziarrek denboraldi horretan galdu zuten partida bakarra San Inazioren kontra izan zen.
Liga Nazionaleko Ohorezko Mailako 5. jardunaldiaren hasieran, Astrok sailkapenaren buruan jarraitzen du, Marlins Teneriferekin berdinduta. Baina, Valentziakoei irabaztea zer den badakite San Inaziokoek. Hortaz, Valentziakoak berriro ere menderatzea bilatuko dute.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).