Urdaibai garaile "XIV Bandera de la Sociedad Deportiva de Remo Castro Urdiales"-en
11 Martxoa 2013
Urdaibaik irabazi du igande honetan Castro Urdialesen ospatu den estropada.
Igande honetan ospatu da Castro Urdialesen "XIV Bandera de Castro Urdiales", haize zakarrarekin baina iragarritako itsaso txarra baino hobeagoarekin. Bermeotik zaletu nahiko joan dira (autobus bat eta kotxe ugari) eta pozik itzuli arraun egun polita igaro ondoren eta gainera emaitza onarekin, Urdaibaik irabazi baitu. Urdaibai izan da garailea, bigarrenari 15 segundo eskas atera dizkiolarik. Portugalete, Astillero eta Kaiku, bigarren, hirugarren eta laugarren postuan, hurrenez hurren gelditu dira.
