Club Atletismo Adaptado Saiatu Javi Conde

Taldea

Basauriko Saiatu Javi Conde Atletismo Egokituko Kluba, desgaitasunen bat edo gaitasun ezberdinak dituzten pertsonei eta baita desgaitasunik ez duten atletentzat inklusiboa den atletismo klub bat da. Gure helburua, normalean beraien desgaitasuna dela eta  atletismotik at geratuko liratekeen pertsonei kirol honen praktika erraztea da, eta aldi berean atleta hauen kirol gaitasuna eta esfortzua beraien lorpenen bitartez hurbiltzea. Normalizazioan eta inklusioan aurrera egiteko, Atletismo Egokituko Saiatu Javi Conde Klubak desgaitasunik ez duten kirolariak ere baditu, klubari esperientzia gehitzen diotenak.

Espainia mailan punta-puntako kluba gara. Kross zein pistako atletismoan txapeldun absolutuak gara. Gure atletetako batzuk lorpen handiak dituzte nazioartean. Gure kluba amateur mailako klub onena bezala aitortua izan zen 2018an. Gure jarduera Nagusia Basaurin burutzen dugu, Artunduaga Kiroldegiko instalazioetan. Bertan entrenatzen dugu asteko ia egun guztietan. Kirol arloaz gain, desgaitasunen bat duten pertsonen lan inklusioaren alde lan egitea da gure helburua, pertsona hauen egoera ezagutzera eman eta normalizazio arloan funtzio soziala bat garatuz.

Albisteak

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).