HASIERA GAZI-GOZOA

12 Martxoa 2018

Liga hasiera gazi-gozoa izan du San Inaziok, Nafarroatik garaipen eta porrot batekin itzuli eta gero.  Oso partidu desberdinak izan ziren beraien artean, lehendabizikoak bilbotarrak gailendu ziren 19-1 eta bigarrenean nafarrak 4-1.

Lehen jokoan San Inaziokoek erasoan erakustaldia eman zuten, lehen sarreratik puntuak lortu zituzten. Hector Perozo eta Eduardi Rivasen 3 home run eta Joseba San Andresen gran slam bati esker. Leo Correa, Onelio Fondin, Sergio Lamas eta Jon Mujika ere fin aritu ziren batearekin. Jaurtitzaileei dagokionez, Cesar Gonzalezek berriz ere bilbotarren elastikoa jantzi zuen, lan bikaina eginez. % sarrera burutu zituen, karrera bat eta 8 strikeouts burutuz. Seigarren sarreran Giovanni Ramirez sartu zen, Ohorezko mailan debutatuz eta 3 bateatzaile kanporatu zituen strike bidez.

Onelio Fondin ( San Inazio - Pamplona DH 30.04.17 )

Aurretik adierazi denez, bigarren partidua guztiz desberdina izan zen, Jaurtitzaile Iruindarrak dominatu zuelarik norgehiagoka. Juan Lopezek ireki zuen partidua Sanirentzat, lehendabizi Ibrain Santana eta gero Yasiel Pinogatik ordezkatua izan zelarik. Jokalari nabarmenena Hector Perozo izan zen home run berri batekin.

1.PARTIDUA – BOX SCORE

2.PARTIDUA – BOX SCORE

Filialak ere lehendabiziko partidu ofiziala jokatu zuen Amayaren aurka. Iruindarrek talde gaztea aurkeztu zuten eta ezin izan zuten ezer egin bizkaitarren bigarren taldearen aurka, 1-3. Deiker Jansenek zabaldu zuen partidua, baina 2 sarrera burutu zituen. Cristian Zapatak ordezkatu zuen, garaipena lortuz, la non bati esker.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).