BESTE DENBORALDI BAT
16 Martxoa 2017
Martxoaren 18 eta 19an ligako lehiaketa berria abiaraziko dute San Inaziako bi taldeek. Ohorezko mailako taldeak Burlatara egingo du bisita igandean Beisbol Navarraren aurka lehiatzeko. Taldea iazko denboraldiarekin alderaturik berritasun askorekin dator.
Urte honetan, meteorologiaren erruz, programatuta zeuden joko batzuk ospatu ezinik geratu ziren. Hori dela eta bateatzaile eta jaurtitzaileek alternatiba ezberdinak planteatu dituzte liga hasieran prest izateko.
Filialak talde nagusiaren arazo berdinak jasan ditu. Iparraldeko ligako lehen jardunaldian Amaya izango dute aurkari. Taldeak aurreko urteko taldearekiko aldaketak izango ditu. Jokalari beterano batzuek taldean jarraituko dute baina jokalari gazteek geroz eta garrantzia handiagoa izango dute taldean.