Amfiv Vigo 73 vs Bidaideak Bilbao BSR 80

16 Maiatza 2017

Aldeko lehen match ball-a Bilbao BSR taldearentzat, Lauko Finalari begira.

Garaipen garrantzitsua eskuratu du Bilbao BSR taldeak Galiziako lurretan, oraintxe Challenge Cup lehiaketako garaile bilakatu den Amfiv taldearen aurka. Garaipen honi esker Bilbotarrek bere esku izango dute Lauko Finalera sailkatzea. Hurrengo partidua zazpi egun barru jokatuko dute Txurdinagan Valladolideko Fundación Grupo Norteren aurka. Bizkaitarrekin gertatu bezala, talde honek ere garaipena behar du Maiatz bukaeran Albaceten jokatuko den Lauko Finalerako txartela eskuratzeko.

Partidu bizia izan genuen Pablo Beiro pabilioian. Talde biek baloi guztiengatik borrokatzen zuten eta saskiratzea lortu arte ez zuten etsitzen.

Partidua hasi aurretik, Bidadeak Bilbao BSR taldeak ohorezko pasilloa egin zion Vigoko taldeari Europan lorturiko garaipena aitortuz.

 

Garaipen garrantzitsua eskuratu du Bidaideaeek eta orain bere esku dauka sailkapena. Horretarako zazpi egun barru Txurdinagan gertatzen dena erabakigarria izango da.Liga erregularreko lehen lau sailkatuek liga titulua lortzeko borrokatuko dute.

Saskiratzaileak:

Amfiv Vigo:

S. Cronau (2) – A. Jama (12) – L. Envo (11) – S. Zavala (18) – A. Alejos (26). Cinco inicial.

J. Vilas (2) – M. Lorenzo (2) – B. Costa (-) – M. García (-) – S. Rodríguez (-).

Kanporaturik gabe.

 

Bidaideak Bilbao BSR:

J. Turek (22) – A. Tijane (20) – P. Suarez (2) – A. García (20) – D. Mouriz (12). Cinco inicial.

D. Díaz (4) – T. Avendaño (-) – C. Alquier (-) – A. MENDILUCE (-).

Kanporaturik gabe.

 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).