Atlético de Madrid Rugby 34 – 41 Bizkaia Gernika Rugby Taldea

06 Maiatza 2014

Bizkaa Gernika Rugby Taldeak irabaztea lortu eban aurtengo denporaldiko Ohorezko mailako azken partiduan, Atlético de Madrilen kontra. Talde biek baja asko eukiteak eta batzuek zein besteak sailkapenari begira trankil egoteak goitik behera baldintzatu eban partiduko erritmoa. Alai jokatzen hasi ziran biak be, defentsan apur bat erlajauta, eta horren ondorioz akats asko egin ebezan, eta horren erakusgarri da azkenean 10 entsegu sartu zirala, talde bakotxak bost.

Talde batek puntuak lortu eta atoan erantzuten eben aurkariek. Halan, 11. minutuan, Balbinek baloi bat ostu euskun, eta hagen azpian entsegua sartu: 0-7. Baina handik hiru minutura Iñigo Olaeta, etxekoen defentsako akats bat aprobetxauta, Madrilekoan haga azpiraino sartu zan baloiagaz (7-7). Entsegu horren erdiko sakearen ondorioz plakatzerakoan eginiko beste akats bat aprobetxauta 7 eta 12ko entsegua sartu eban Fetak. Lau minutura 12na bardindu eben partidua madrildarrek. Izan be, Ramirezek, touche batean basurdeen defentsaren artetik iges egin, eta entsegua sartu eban. Beste zazpi minutu behar izan eben etxekoek markagailuan 7 puntuko aldea aterateko: 19-12, baina atsedenaldira ailegetako egozala bardintzea lortu eben gureek, Latorrek sartutako entseguari esker (19-19). Aldagelatik bueltan, zigor-kolpe bi jarraian sartu ebazan Pablo Samaleak, eta sei puntuko aldea lortu guretzat (19-25); baina, beste entsegu bat sartuta, markagailuan emozinoa jarri eben madrildarrek: 24-25. Handik aurrera nerbioak agertu ziran jokalarien artean eta txartelak ateraten hasi zan epailea: etxekoentzat hori bi eta guretzat, barriz, gorria. Samaleak beste zigor-kolpe bat be sartu ebazan, baina Atleticokoek, entsegua; beraz, 61. minutuan 31-28 egozan aurretik etxekoak. Edozelan be, 6-7 minutuan bat gehiagogaz jokatu eben gureek eta, azeleragailua zapalduta, beste entsegu bi gehiago lortu. Lehenengoa, Magunak eta bigarrena, Membranak, biak be transformau bakoak: 31-38 aurretik beraz gureak. Partidua amaitzeko geratzen zan denpora ezin hobeto manejau eben basurdeek, nahiz eta zelaian bat gitxiagogaz egon. Samaleak, ganera, beste zigor-kolpe bat sartu eban, eta, halan, nahiz eta etxekoek beste bat be sartu, 31-41 amaitu zan partidua. Nabarmendu behar da Jabier Iruskietak debuta egin ebala Ohorezko Mailan, aurton debutau daben zerrenda luzeko azkena. Izan be, Iruskietaz ganera honeek be lehenengoz jokatu dabe aurton Ohorezko Mailako taldeagaz: Ibai Amillategi, Jon Urkijo, Iñigo Loroño, Ibon Agirre eta Koldo Casadok. Argi eta garbi erakusten dau horrek zer lan ona egin daben Maidaganek eta Urrutiak 21 urtez azpikoen taldeagaz. Denporaldia amaitu da, eta lortu da hasikeran jarri zan helburua: mailari eustea. Orain zuzendaritzakoen eta talde teknikokoen jagoke denporaldiaren balantzea egitea eta hurrengo denporaldia prestetako lanean hastea. Datozan egunetan hurrengo denporaldirako zenbait barrikuntza jakinarazoko jatzuez. Honegaz batera eskerrak emon gura deutseguz denporaldi osoan gure taldeak babesten ibili diran zaleai, babes eta animo handiak emon deutsiez-ta beti gure jokalariai. Urdairackeko kide guztiai be eskerrak emon gura deutseguz, urteak joan urteak etorri hor dagoz-ta gure taldeak irauteko behar-beharrezkoa jakun laguntasuna emoten. Eta, jakina, eskerrak emon behar deutseguz be Basurde Zaharrak alkartekoai, astebururo laguntzen deuskue-ta edo errifak saltzen, edo sarrerak kobretan, edo beste edozertan. Eskerrik asko danoi!!! Gernika R.T.: Bilbao, Lasa, Martínez, Astarloa, Urrutia, Zabala, Magunazelaia, Sala, Del Bosque, Iker Olaeta, Urkijo, Samalea, Membrana, Iñigo Olaeta, Casteglioni. También jugaron: Amillategi, Latorre, Bilbao, Saheb, Iruskieta. Atlético Madrid Rugby: Onega, Camarero, Llamas, Phliponeau, Torres, Ramírez, Brasca, Von Kursell, Armental, Balbin, Delgado, Cloppet, Vázquez, Taylor, De la Rosa. También jugaron: González, Soler, Omeda, Vergara, Hernández, Molinero. (Argazkiak: @markel_as) atletico_gernika_ruggby_taldea

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).