Azken jardunaldia festa handi bat izan da Leioa WLB taldearentzat

03 Maiatza 2018

Leioarrak 12-8 irabazi dute Waterpolo 98´02 nafarren aurkako derbia eta agur esan diote Lehen mailako denboraldiari. Partidu hasieran taldeko 26 jokalariak “Nik ere sinesten dizut” lemapean kantxaratu ziren eta eguna laugarren postuaren ospakizunekin bukatu zuten.

Ezin hobeto bukatu zuen Leioa WLB taldeak denboraldia.  Cuatro Caminosen porrotaren ondoren, laugarren postua lortzeko balio izan zien Waterpolo 98´02 Nafarren aurkako derbia irabazteak. Larunbateko hiru puntuei esker, bigarren itzuliko talderik onena bezala kokatu dira bizkaitarrak, porrot bat, berdinketa bat eta gainontzeko partiduetako garaipenekin.

 

Waterpolo 98´02 taldearen aurkako garaipena etxekoen hasiera bikainarekin eman zen. Vanesa Freirek partidu bikaina jokatu zuen, bi tantorekin. Hiru goleko abantaila lortu zuten eta kudeaketa bikaina izan zuten.

Hurrengo laurdenetik aurrera, talde biek ikuskizun polita eman zuten, erasoaldi bikainekin. Harmailak ere jendez lepo izan ziren, denak derbi eder honetaz gozatzeko prest.

 

Zaletuak eta taldeak txalo zaparrada bat eskaini zieten bata besteari. Denboraldi bikaina izan da Leioako igerilekuan bizitakoa. 94 gol sartu dituzte, mailako talderik golegilearena izan direlarik.

Partiduaren aurretik, partiduko 26 jokalariak “Nik ere sinesten dizut” lemadun mezuarekin irten ziren, zaletuen txalo zaparrada baten erantzuna jaso zutelarik.

 

Partiduaren fitxa:  http://www.rfen.es/publicacion/waterpolo/asp/ficha.asp?cod=18046

 

El Leioa WLB convierte la última jornada en una fiesta

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).