Balio gabeko berdinketa

26 Urtarrila 2015

ATHLETIC CLUB 0

RAYO VALLECANO 0

Balio gabeko berdinketa
ATHLETIC CLUB 0
RAYO VALLECANO SAD 0
Athletic Club: Ane Otxoa; Arranz, Lizaso, Nekane, Orueta, Iraia, Eunate, Ibarra (min. 52, Alazne), Izaskun (min. 79, Jone Bilbao), Erika eta V. Gimbert.
Rayo Vallecano: Alicia; Ana María, Lorena, Mendi, Sole, Mascaró (min. 11, Iris),                                               Saray (min. 76, Carreño), Jade (min. 63, Sara), Narianela, Pachi eta Cordonal.
Arbitroa: Gómez Landazabal, Domingo Rodríguez eta Hermoso Núñez bere laguntzaileak izan ziren. Txartel horia erakutsi zien: Orueta, Sole, Izaskun eta Aliciari.
Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak berdinketa bat baino ez zuen lortu Rayo Valleanoren aurkako partidan. Bi jaurtiketa langetara joan ziren, beste bat zutoinera eta aurrelari zurigorriek ez zuten asmatu izan zituzten gol aukerak. Beraz, oso gutxi egiten, talde madrildarra etxera itzuli zen puntu batez. Rayo Vallekanok aukera bakarra izan zuen, 3. minutuan, korner batean, baina Ane Otxoak ederto gelditu zuen baloia. Handik aurrera, zurigorrien gol aukerak heldu ziren. 10. minutuan, Nekanek bakarrik heldu zen Aliciaren ateraino, baina atezainaren aurrean huts egin zuen. 18. minutuan, Izaskunen gol aukera izan zen, baina Aliciak baloia gelditu zuen. 24. minutuan Lizasoren jaurtiketa langetara joan zen. Hurrengo bi aukerak, Erikarenak izan ziren: lehenengoa, 28. minutuan, falta bat atera zuen eta bere jaurtiketa Rayoren atezainak kornerrera bidali zuen; hiru minutu beranduago, sekulako jokaldia egin zuen aurrelari nafarrak, baina bere erdiraketa ez zuen inork aprobetxatu.
Bigarren zatian, Athletic Club jaun eta jabe izan zen Lezamako futbol zelaian. 58. Pachik gol marratik atera zuen Erikak bidalitako jaurtiketa. Minutu batzuk pasatu ziren gol aukerarik gabe, baina, 72. minutuan, Nekaneren aukera, zutoinean bukatu zen.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).