Berriz ere galdu egin du Zuazok hasiera kaskar baten ondoren

07 Maiatza 2018

Bizkaitarrek 29-28 galdu dute Ibizan Bfut Muchoticket Santa Eulalia taldearen aurka.

Aurretik ere bisita genuen gaur arratsaldean balear uharteetan ikusitakoa. Partidura oso txarto sartu dira bizkaitarrak eta ondorioz 29-28 galdu dute Ants: Bfit Muchoticket Santa Eulaliaren aurka. Garesti ordaindu dute hasiera kaxkarra. Bigarren zatian burututako joko onari esker partidua irauli badute ere, denboraldiko bederatzigarren porrota jaso dute eta sailkapeneko zazpigarren postua kolokan dute.

Hiru jardunaldi geratzen dira liga amaitzeko eta nahiz eta logikoa izan etorkizunean pentsatzen egotea orainean baino, bizkaitarrek ez dute maila ona erakutsi. Ezer ez duzunean jokoan zaila izaten da motibazioa bilatzea eta agian hori da Zuazori gertatu zaiona. Lehen zatian 17 gol jaso ditu eta horrek agerian uzten du lehen 30 minutuetan defentsan egindako lan kaxkarra.

Denboraldi irregularra ari dira burutzen eta gaur arratsaldean Eivissa aldean ikusitakoa horren adibidea da. Defentsan txarto hasi dira eta erasoan ere ez dira gai izan aurkariari gauzak larregi zailtzeko. Teorian aurkariak baino hobeagoak badira ere, gaur ez dute hori erakutsi.

 

Datorren larunbatean Mavi Nuevas Tecnologias izango dute aurkari.  Ezer jokoan izan ez arren, aukera ona izan daiteke zaletuei emandako babesa garaipen batekin eskertzeko. Hori jardunaldiren faltan, taldeak  badaki zer den joko ona erakustea eta aurkari zailenen aurrean ere aurpegia ematea. Asturiarren aurka horretarako aukera paregabea daukate.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).