Bidaideak Bilbao BSR 73 vs Mideba Extremadura 56

29 Azaroa 2016

Garaipen garrantzitsua eskuratu zuten bizkaitarrek Extremadurako Midebaren aurka. Extremadurako taldeak ez zuen amore eman nahiz eta markagailuan atzetik joan.

Bidaideakek aurrea hartu zuen, postu guztietan gehiago zen eta bigarren laurden erdirako partidua apurtzea lortu zuten. Diferentzia gorantz zioan arren Bordaren taldeak ez zuen amore ematen eta Salvadorrek eta Canok taldea bizirik mantentzea lortu zuten.

 

Domingo Gilek bere jokalari guztiei minutuak eman zieten. Joshua Tureken estreinako partidua izan zen Ligan eta nahiz eta zalantza askorekin hasi,  bere kalitatea erakutsi zuen. Partidua 73-56 bukatu zen eta partida kontrolpean izan zuten uneoro.

 

Partiduaren hasieran, talde bien aurkezpena egin ostean, emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako pankartekin azaldu ziren talde biak, eta idatzi bat irakurri zuten gure gizarteko gaitz hau salatuz. Bizkaiko Saskibaloi federazioko 75. Urteurrenaren harira, Federazioko Presidenteak plaka bat eman zien gure klubeko taldekide guztiei. Bilbao BSr taldeko Luis Mari Aranbururi eginiko omenaldi oso berezia izan zen.

 

Bidaideak Bilbao BSR 73 vs Mideba Extremadura 56

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).