Bigarren sailkatuak Lasesarre bisitatzen du

07 Apirila 2017

Partidu zaila dauka Prosetecnisa Zuazok asteburu honetan bigarren sailkatuaren aurka. Atletico Guardes taldeak Lasesarre bisitatuko du larunbat honetan 18:30etatik aurrera. Laugarrena eta bigarren aurrez aurre. Ikusteko partidua izango da eta ziur zaletuek dena emango dutela, izan ere galiziarrak ere bere zaletuen babesa jasoko dute, zaletuz beteriko autobus bat dakarte eta. Aukera paregabea du taldeak berriz ere Lasesarren bere maila emateko. Denboraldiko lehen zatian erakutsitako maila berreskuratu nahi du etxean Juanjo Gonzalezen taldeak.

Zuazo Alcobendasen partidu on bat egitetik dator, baina badaki Galiziarrei irabazteko gehiago egin behar dela. Hemendik eta denboraldi bukaera arteko helburua argia da, laugarren postua mantentzea edota zergatik ez, hirugarrena lortzea.

 

21. Jardunaldia, Loterias Liga

Prosetecnisa Zuazo-Atlético Guardés (Lasesarre Kiroldegia)

Larunbata, Apirilak 8, 18:30etan. 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).