Bihar partida garrantzitsua emakumezkoen taldearentzat Lezaman

22 Azaroa 2014

Bihar, igandean, Lezaman, Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak Valencia CF-ren bisita izango du goizeko 11:30etan. Zatoz animatzera.

Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak bi berdinketa lortu ondoren, bihar, garrantzia handia  duten partida jokatuko du Lezaman. Juan Luis Fuentesek adierazi duen bezala, biharkoa "sekulako garrantzia dauka bere taldearentzat eta denboraldi honetan nondik nora ibiliko den taldea zein izango den esango digu". Bihar, Lezaman, Valencia CF-ren bisita izango dugu; hasiera batean, biharkoa 14. jardunaldikoa izango zen, baina Eguberrian atsedenaldia edukitzeko, jardunaldi hori aurreratu egin da. Beraz, talde zurigorriak bi norgehiagoka jarraian jokatuko du Lezaman. Lehena, pasa den asteburuan jokatu zen, Levante UD-ren aurka, eta bana bukatu zen. Bihar Valencia CF egongo da zurigorrien aurrean goizeko 11.30etatik aurrera.
Lezaman egongo diren taldeek oraindik ez dute partida bat galdu ere ez, eta FC Barcelonerekin batera lehenengo postuan daude elkarrekin. Hamar jardunaldi jokatu ondoren, Valencia eta Athletic-en zenbakiak antzekoak dira: biek zazpi partida irabazi dituzte, hiru berdinketa egin, eta 27 gola lortu dituzte, baina Valenciari bat gutxiago egin diote.
Juan Luis Fuentesek esan duen bezala, "biharkoa ez da izango partida erreza; denboraldi honetan taldeek duten maila gero eta berdintsuagoa da eta hutsek izatekotan lehenengo postuetan egotea zaila izango litzateke. Valencia, urtez urte, indartzen ari da eta bere boterea erakutsi zuen FC Barcelonari irabazi zionean". Athletic Clubari dagokienez, azken entrenamendua egin du gaur goizean eta ondoren, Fuentesek deialdiaren zerrenda eman du. "Taldeak partidaren garrantzia zein den daki, zailtasunak ezagutzen ditu, eta guztien lanaz -zaleen barne- berdinketen boladari adio esatea espero dugu", azaldu du Juan Luis Fuentesek. 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).