Bizkaia Gernika Rugby Taldea vs Getxo Rugby Taldea
14 Martxoa 2014
Zapatuan, martxoak 15, 17:00etan, Ohorezko Mailako 17. jardunaldiko partidua jokatuko dabe Bizkaia Gernika Rugby Taldeak eta Getxo Rugby Taldeak, Urbietan.
Zapatuan, martxoak 15, 17:00etan, Ohorezko Mailako 17. jardunaldiko partidua jokatuko dabe Bizkaia Gernika Rugby Taldeak eta Getxo Rugby Taldeak, Urbietan.
Azkenengo partidu biak galduta datoz talde biak: porrot latzak bientzat be. Getxok etxean galdu eban zuzeneko aurkari baten kontra (Ordizia) eta Gernikak, barriz, astindu polita hartu eban Madrilen, Cisnerosek 60 puntu sartu eutsazan-ta. Halanda ze, zapatuan puntuak lortu eta atzetik datozenetik aldentzeko asmoa eukiko dabe talde biek, atzekoak distantzia laburtuz dabiz-ta.
Basurdeen artean ez dago seguru Fouldsek eta Samaleak jokatuko daben, baina zelairatzen diranek gogoa eukiko dabe etxeko zaleai aurreko asteko porrota galdu eragiteko.
Urbietara doazenek aukerea eukiko dabe gurean oso ezaguna dan Gregorio Zabaloy ikusteko. Dakizuenez, Gernikan hainbat denboraldi egin ostean orain Getxon jokatzen dau, eta hau izango da Getxogaz Gernikan jokatuko dauan lehenengo partidu ofiziala.
Ongi etorri etxera, Goio!!
Derbia dala-ta hainbat ekitaldi antolatu dira. Hasteko, indaba-jana egingo da Basurde Rugby tabernan (izena emoteko, tabernan); gero, Urbietan bertan, Bizkaialdek antolatuko ekitaldi bat egingo da. Amaitzeko, talde biek babesa erakutsiko deutsie Ibilialdiari, aurton Gernikan egingo da-ta, Seber Altube ikastolak antolatuta.
Edozelan be, ez da izango asteburuko derbi bakarra, domekan, 11:00etan, Euskadiko txapelketako irabazlea erabagitzeko jokatuko dabe 21 urtez azpiko Gernikako eta Getxoko taldeek. Partidura joan gura dabenentzat autobusa jarri dau Urdairack Rugby Elkarteak. Domekan 9:30ean urtengo dau autobusak klubaren tabernatik, eta 5 euro balio dauz.