Blusens Universidade de Vigo 19 - 32 Bizkaia Gernika Rugby Taldea
28 Martxoa 2014
Domeka eguerdiko partidua mugarria zan Gernikarrentzat: irabazi ezkero, trankil; galdu, ezkero, larri. Ganera, Santboi eta Hernaniren aurreko eguneko emaitzak ikusita irabaztera behartuta egozan basurdeak.
Domeka eguerdiko partidua mugarria zan Gernikarrentzat: irabazi ezkero, trankil; galdu, ezkero, larri. Ganera, Santboi eta Hernaniren aurreko eguneko emaitzak ikusita irabaztera behartuta egozan basurdeak. Izan be, partidua galdu ezkero, maila galtzeko kanporaketetako borrokan sartuko zan taldea. Dana dala, partidua ezin txarrago hasi zan, 7. minutuan entsegua sartu eban Ttiok etxekoentzat, eta 7-0 jarri ziran aurretik. Alarmak biztu ziran basurdeen artean, aurretik egoteaz ganera jokoan nagusi be baziralako etxekoak. Baina nagusitasun horri, zorionez, ez eben puntu bihurtu, eta gureek, ostera, hiru puntu lortu ebezan, Iker Olaetak sartutako drop bateri esker. Atsedenaldira halan ailegau ziran taldeak, 7-3, baina Universidade de Vigokoak jokoan nagusi zirala, baloi asko eukiela eta zelaia ondo okupatuta. Partidua zelan egoan ikusita jarrera aldatu behar eben basurdeek, beste martxa bat sartu behar eben zeozer lortu gura ezkero. Eta egin be halan egin eben. Aldagelatik bueltan zenbait pick & go jarraian egin ebezan Gernikako aurrelariek, eta horreri esker entsegua sartu eban Magunak. Pablok beste puntu biak sartuta 7-10 ziran aurretik gureak. Baina pozak gitxi iraun eban, vigoarren hiru laurdenekoek baloia zabaldu eben zelai erdian eta banderaren alboan entsegua sartu eban Uruburok: 12-10. Baina basurdeek ezin eben atzera egin eta argi eukien zer egin behar zan irabazteko. Beraz, lanean hasi eta handik lau minutura zigor-kolpe bat sartu eban Samaleak 47 metrotik: 12-13 markagailuan eta 30 minutu jokatzeko. Arazoak arazo, ordurako ez egoan basurdeak gelditzerik, eta, halan, beste bi entsegu sartu ebezan: Tomas Membranak bat eta Casteglionik bestea. Ganera, biak transformatu ebazan Samaleak. Partidua amaitzeko 12 minutu falta zirala 15 puntuko aldea eukien basurdeek: 12-27. Txartel horia atara eutsien Iñigori eta hamalaugaz jokatu eben gernikarrek partiduko azken zatia; hori aprobetxauta, entsegua sartu eben galiziarrek 73. minutuan. Puntu gehigarri biak be sartu ebezanez, gauzak estu geratu ziran markagailuan: 19-27. Baina Casteglionik azken entsegua sartuta, danak trankil, eta, ganera, defentsako bonusa boltsikora. Partidu handia jokatu eben basurdeek, egoerak eskatzen eban modukoa, herri osoa estu baino estuago egoan-ta. Gernikan errugbia jarraitzen dogun guztiok argi geunkan zer garrantzitsua zan domekakoa. Herriko mobil guztiak sutan egon ziran domeka goizean; Twiterren, WhatsAppen, albokoari preguntaka... danak partidua zelan joian jakin gurean. Sinistu be ez egiteko modukoa! Eskerrik asko, basurdeak!!! Blusens Universidade de Vigo 19: David Redondo, Vicente Prieto, Maka Tatafu, Carlos López Marqués, Mariano Berlande, Javier Abadía , Alejandro Blanco, Lionel Pardo, Jeremy Simon, Nathan George, Adolfo Uruburo, Sam Hayes, Javier Parga, Borja Vera, Lewis Marshall. También jugaron: Daniel Fuentes, Marcos Muñiz, Rubén Rodríguez, David Riveiro y Daniel Vázquez. También jugaron: Juan Manuel Rodríguez, Pedro González y Victor Salgado. Bizkaia Gernika RT 32 (b): Nicolás Martínez, Unai Lasa, Íñigo Urrutia, Oscar Astarloa, Iñaki Ortiz, Matthew Foulds, Ion Magunazelaia, Mua Sala, Asier del Bosque, Iker Olaeta, Jon Urkijo, Pablo Samalea, Tomás Membrana, Íñigo Olaeta y Federico Casteglioni. También jugaron: Markel Aranberri y Asier Latorre. Tanteador: Min 6, 7 - 0, ensayo de Prieto, transformado por Simon. Min 24, 7 -3, drop de Olaeta. Min 42, 7 - 10, ensayo de Magunazelaia, transformado por Samalea. Min 45, 12 - 10, ensayo de Uruburo. Min 49, 12 - 13, golpe de castigo de Samalea. Min 53, 12 - 20, ensayo de Membrana, transformado por Samalea. Min 68, 12 - 27, ensayo de Casteglioni, transformado por Samalea. Min 73, 19 - 27, ensayo de Berlande, transformado por Simon. Min 79, 19 - 32, ensayo de Casteglioni. (Foto: Blusens Universidade de Vigo, Manuel Castro)