BM Bilbao Espainiako Txapeldun 10 kilometrotan
13 Ekaina 2019
Pasa den urtean Iurretan lorturiko garaipena berretsi du taldeak Tuteran.
Irene Loizate izan da protagonista bigarren postuarekin eta Iris Fuentes-Pila elitera itzuli da 11. Postu bikain batekin. Cross denboraldi aparta aurreikusten zaio.
Bm Bilbao 10 kilometrotan Espainiako txapeldun tituluarekin bueltatu da Tuteratik. Pasa den urtean Iurretan txapelketa berbera irabazi eta gero ardura bikoitzarekin zihoazen bilbotarrak Nafarroara. Beroa protagonista, 21:00etan ekin zitzaion probari eta 20 gradutik gora adierazten zuten termometroak. 5 kilometroan Elena Loyok lesio bat izan zuen gaizki zapaldu eta gero. Belaunean zauriak izan zituen eta lasterketa utzi beharrean izan zen. Gainontzeko taldeak ahalik eta gorenen bukatzea izan zuen helburu.
Irene Loizate gazteak ezustekoa eman zuen eta forma itzelean dagoela erakutsi zuen. Bigarren postuan geratu zen, Marta Galimany lehen sailkatutik oso gertu. Azucena Diaz ere pixkanaka badoa bere maila hartzen eta podiuma zapaldu zuen, hirugarren postuan.
Taldeko gainontzekoei dagokionez, Majida Maayouf zazpigarren, Iris Fuentes-Pila hamaikagarren eta Zulema hamabigarren izan ziren . Taldekide guztien denbora batuta lehen postua eskuratu zuen taldeak. Saioa Elaso 27. Izan zen.
BMko bi atleta banakako podiumean, bi tutulu taldeka: absolutua eta nesken 35 urtetik gorakoena. Denboraldia bikain doa taldearentzat. Orain taldekide batzuek Dohako Munduko Txapelketan izatea daukate helburu eta aurretik hilabeteak dituzte prestatzeko Espainiako federazioak hautatutakoen artean badaude.