CV Sestaok Tenerifen hasiko du azken esprinta

04 Martxoa 2021

Ezkerraldeko taldeak laugarren garaipena jarraian lortu nahi du, mailari eusteko aukerak jokoan dituen aurkari baten kontra

Kanarietan ekingo dio Sestaok konpetizioaren azken hilabeteari. Taldeak Arona Tenerife Sur taldeari egingo dio bisita larunbatean, Jesus Dominguez Grillo pabiloian (18: 00etan). Sestaotarrek laugarren garaipena jarraian lortzea bilatuko dute, Superliga 2an laugarren postuan ziurtatzea bilatuaz. Vp Madril, Leganes eta Sanse talde madrildarrak garaitu ondoren, sestaoarrak bolada positibo hori luzatzen saiatuko dira.

Tenerifeko taldea azken-aurrekoa da ligaxkan, eta azken asteotan burua atera dute Covadonga eta Zalaeta gaindituz. Paki Blancoren taldea etxekoen premia hori aprobetxatzen saiatuko da garaipena lortzeko, eta, gainera, uharteetan lehendabiziko garaipena izango litzateke, Kanarietara egindako aurreko hiru bisitetan hutsik itzuli ostean.

Taldea baikor dago, joko une bikaina bizitzen ari baitira, eta ligako bi hoberenei irabazi eta Sanseren aurkako egoera oso delikatuari buelta ematetik dator, gazteenek, bereziki Uxue Lorenzok, aurrerapausoa eman zuen partida batean. "Uxue oso gaztea da, lehen urteko kadetea, baina lehen taldearekin lan egiten duten harrobiko gainerako neskak bezala, oso ondo ari da. Sanseren aurka beharrezkoa dela erakusteko aukera izan zuen, eta, une erabakigarri hori maisuki aprobetxatu zuen ", nabarmendu du Paki Blanco entrenatzaile Sestaoarrak.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).