Denboraldia maila bikainarekin abairazi du Zuazok

11 Iraila 2017

Bizkaitarrek erraz irabazi diote Base Billaverde taldeari Loterias Ligako lehen jardunaldian.

Egon zitekeen zalantza guztiak argitu zituen Hotel Gran Bilbao-Zuazok Lasesarren jokatutako lehendabiziko jardunaldian. Lehen minutuetan partidua hautsi ezinik ibili ziren (6-5) baina hortik aurrera madrildarrak inolako aukerarik gabe geratu ziren. Hasiera batean hotz samar aritu badira ere, denbora gutxian bere jokoa erakutsi dute Bizkaitarrek eta hori dela eta talde madrildarreko entrenatzaileak lehendabiziko denbora eskatu behar izan du bost eta hutseko partziala jaso ondoren (11-5). Geldialdi horrek ez du inolako eraginik izan eta Zuazok bere horretan jarraitu du, atsedenaldira 9 goleko abantailarekin heldu delarik (21-12).

Defentsak eta kontraerasoak izan dira lehendabiziko partidu honetako protagonista. Erasoan Zuazok  denboraldi honetan zeresana emango duela erakutsi du, guztira 15 gol sartu dituelarik era horretan. Aipatzekoa baita ere bigarren zatiak gaizki abiatzen jarraitzen dutela Barakaldarrek, baina entrenatzaileak bronka on bat eman ondoren jokalariek bikain erantzun zuten. Denboraldiko lehendabiziko bi puntuak etxean geratu dira.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).