EUROLEAGUE - Bilbao. Martxoak 10-11

08 Martxoa 2017

Lehen aldiz gurpil-aulki gaineko Europako saskibaloi lehiaketa bat ospatuko da Bizkaian.

Bilboko Txurdinaga kiroldegia Europako Gurpil-Aulki gaineko Saskibaloiaren gunea izango da Martxoan, non Bidaideak Bilbao BSR taldeak, beste lau talderekin batera, apirilean ospatuko den azken faserako sailkapena lortzen saiatuko den.

Guztira goi mailako hamar partidu gozatzeko aukera izango dugu kantxa bilbotarrean. Bidaideakekin batera honako talde hauek izango dira:

Bkis Nevsky Alliance (Errusia). Errusiako egungo txapelduna, kurtso honetan lehen postuan dago.

Bidaideakekin batera Nevsky lehiaketako talderik indartsuena da, hori dela eta Errusiarrak eta Bizkaitarrak sailkapenaren gorenean bukatzeko favorito argiak dira.

London Titans (Ingalaterra). Aspaldiko ezaguna da Bidaideakentzat, izan ere orain dela bi urte Yalovan (Turkia) ospatutako lehiaketa europarrean elkarren aurka jokatu ziren, Bilbotarrak nagusi izan zirelarik.

Talde Britainiarrak hirugarren postuan bukatu zuen denboraldia iaz, eta gaur egun bere ligako lehen postuan dago.

Les Aigles de Meyrin (Suitza). Suitzarrak bere herrialdeko azpi-txapeldunak dira eta momentu honetan beraien ligako bigarren postuan daude.

Club Tregorrois Lannion (Frantzia). Bere ligako seigarren postuan dago momentu honetan. Begiratu batean Txurdinagan egongo den talderik ahulena da.

 

Bidaideak Bilbao BSR taldeak hirugarren urtez jarraian hartuko du parte lehiaketa kontinentalean. Pasa den denboraldian Challenge Cup lehiaketako azpi-txapelduna izan zen Amiab Albaceteren aurka galdu eta gero Banja Lukan (Bosnia-Herzegovina) jokatutako finalean.

  

Ordutegiak eta Partiduak:

2017-3-10:

11.15: Bidaideak Bilbao BSR vs Bkis Nevsky Alliance.

13:30: Les Aigles de Meyrin vs Club Tregorrois Lannion.

15.45: Bkis Nevsky Alliance vs London Titans.

18.00: Club Tregorrois Lannion vs Bidaideak Bilbao BSR.

20.15: London Titans vs Les Aigles de Meyrin.

 

2017-3-11:

09.00: Club Tregorrois Lannion vs Bkis Nevsky Alliance.

11.15: Les Aigles de Meyrin vs Bidaideak Bilbao BSR.

13.30: London Titans vs Club Tregorrois Lannion.

15.45: Bkis Nevsky Alliance vs Les Aigles de Meyrin.

18.00: Bidaideak Bilbao BSR vs London Titans.

 

Partidu guztiak Txurdinagako kiroldegian ospatuko dira, sarrera dohainik izango delarik.

 

EUROLEAGUE

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).