Garaipen estua Fundacion Albaceteren aurka

16 Martxoa 2015

Hasieran pentsatzen zen baino askoz gehiago lan egin behar izan du Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak Fundacion Albaceteari irabazteko. Zurigorriak bi aldiz egon dira markagailuan, baina azkenean hiru puntuak Lezaman geratu dira. Juan Luis Fuentes entrenatzaileak, adierazi duen bezala, "garaipena beharrezkoa zen datozen hiru partidei aurre egiteko": Levante, Atletico de Madrid Feminas eta F.C Barcelona.

Hasierako lekuzko nagusigoa zurigorriarena izan da, baina 15. minutuan partidan zian zuten lehendabiziko gol aukera aprobetxatu zuten estraineko gola egiteko; Marti Ane Otxoaren aurrean agertu zen eta azpitik baloia ate barrura sartu zuen. Zurigorrien lehenengo aukera berdinketa lortzeko Izaskunek izan zuen, baina zorterik gabe. Bi minutu beranduago, jokaldi ona egin ondoren, Nekanek berdinketaren gola egin zuen  area barruan.
Bana bukatu zen lehenengo zatia. Atsedenaldia igaro ondoren, Fundación Albaceteren bigarren gola heldu zen. Ane Otxoak aurkako aurrelaria lurrera bota zuen eta epaileek penaltia adierazi zuen eta Matik bigarren gola lortu zuen. Athleticen erantzuna laster heldu zen eta Ibarraren falta jaurtiketa batez, Nekanek oinez egin zuen berdinketaren gola. Berdinketaren ostean, Izaskunen aukera heldu zen hirugarrena egiteko, baina ez zuen asmatu. 61. minutuan Ibarrak falta bat atera zuen eta Joana Arranzek, buruz, hirugarren gola egin zuen. 68. minutuan Elenak falta egin zion Erikari area barruan eta arbitroak penalti zela erabaki zuen. Oruetak jaurti zuen eta partida erabakita geratu zen. 

Athletic Club: Ane Otxoa; J. Arranz, Nekane, Orueta (min. 82, Sheila), Iraia, Eunate (min. 62, Jone Bilbao), Ibarra, Izaskun, Erika V., Ainhoa A. (min. 74, Arene) eta Garazi Murua.
Fundación Albacete: Elena; Tere, Miri, Mati (min. 76, Alicia), Marina, Vane, Costa, Irene O. (min. 46, Celes), Eli, Marti (min. 56, María) eta Carla B. (min. 56, Alba).
Arbitroa: Azkuenaga; marrazainak Onaindia eta Martínez. Txartel horia erakutsi zien: Ane Otxoa, Elena eta Aliciari.
Golak: 0-1, min. 15, Marti; 1-1, min.;23, Nekane; 1-2, min. 48, Mati penaltiz; 2-2, min. 52, Nekane; 3-2, min. 61, J. Arranz; 4-2, min. 69, Orueta penaltiz.
Bestelakoak: Lezamako hirugarren futbol zelaian jokatutako partida. 400 ikules inguru harmailan.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).