Garaipen garrantzitsua Kopako txapeldunaren aurka

14 Maiatza 2018

Zuazok 26-25 irabazi dio Mavi Nuevas Tecnologias taldeari eta atzean utzi ditu azken porrotak.

Hotel Gran Bilbao-Prosetecnisa Zuazok 26-25 irabazi dio gaur arratsaldean Lasesarren Mavi Nuevas Tecnologias taldeari. Garaipen honi esker atzean utzi du bolada txarra talde bizkaitarrak, gainera irudi ona eman du. Gaur Ainhoa Hernandezen azken uneko baja izan du baina hala eta guztiz ere hasieratik partidua kontrolpean izan du eta kopako txapeldunari irabazi dio.

 

Denboraldiko hamabigarren garaipena izan da talde bizkaitarrarentzat eta inolako ezusterik ezean, zazpigarren postuan bukatuko du denboraldia. Liga amaitzeko bi jardunaldi falta dira eta datorren ostiralean Gody Maceira Prroiño taldea izango dute aurkari Galiziako lurretan.

 

Garaipen garrantzitsua Kopako txapeldunaren aurka

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).