Garaipenarekin esan dio agur urteari Zuazok.

20 Azaroa 2017

Hiru jardunaldi jarraian galdu ondoren, garaipena eskuratu dute bizkaitarrek Santa Eulaliaren aurka Lasesarren (29-25).

Denboraldiko seigarren garaipena lortu du Hotel Gran Bilbao-Zuazok  Liga Guerreras Iberdrolako talde igo-berri baten aurka. Talde Bizkaitarra 2-25 nagusitu da urteko azken partiduan. Garaipen honi esker seigarren postuan daude Barakaldarrak 12 punturekin. Lehen zati ona egin ondoren, bigarren zatian larregi konfiatu dira eta hust egite larri batzuk izan dituzte. Dena den, azken emaitza ez da arriskuan izan.

Muchoticket Santa Eulaliak defentsa aurreratu batekin  jokatu du eta horri esker Bizkaitarrak golak sartzeko aukerak izan dituzte. Atsedenaldian 17-9 aurretik ziren Zuazotarrak. Atsedenaldiaren ondoren, jokalari guztiei aukera eman die entrenatzaileak eta zalantza batzuen ondorioz Balearretako taldeak aldeak murriztu ditu. Dena den etxeko taldeak ez du urduritasunik erakutsi eta garaipena kontrolpean izan dituzte.

Orain ia bi hilabeteko geldialdia izango du taldeak, urtarrilaren 13a arte ez da ligarik egongo. Bitartean janean jarraitu beharko dute, min hartuta dauden jokalariak berreskuratu eta urte berria sentsazio hobeekin bilatu beharko dituzte. Taldetik soilik Amaia Gonzalez de Garibay izan da Alemaniako mundiala jokatzeko deitua, beraz, zentsu horretan Juanjo Gonzalezek ez du arazorik izango taldea entrenatzeko. Abenduaren 3an, lagunarteko partidua jokatu du Bera Bera taldearen aurka.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).