Getxo Rugby Taldea-Gernika Rugby Taldea
02 Urria 2015
Getxo Rugby Taldeak eta Gernika Rugby Taldeak bihar, arratsaldeko bostetan, Ohorezko mailako hirugarren jaurdunaldian elkar jokatuko dute.
Getxo Rugby Taldeak eta Gernika Rugby Taldeak bihar, arratsaldeko bostetan, Ohorezko mailako hirugarren jaurdunaldian elkar jokatuko dute.
Bakarrik derbiek daukaten ukitu berezia dela eta, biharko partida ez da besteelakoa izango. Dinamika ezberdinetan heltzen dira Getxo eta Gernika. Etxeko taldeak, jokatutako bi partidetatik, biak galdu ditu. Beste aldetik, Gernika Rugby Taldeak, lehen partida galdu zuen (Hernaniren aurka txapelketako lehen partiduan) eta bigarrenean irabazi egin zuen (CRC Pozuelo talde madrildarraren aurka). Zalantzarik gabe, Bruno Mercantiren taldeak, sailkapenean gora egiten jarraitu nahi du, beraz biharko partidua funtsezkoa izango da.
Entrenatzaile argentindarrak, taldea “hobetzen doala eta Getxoren aurkako partida aurrera ateratzeko gogoekin” ikusten du.