Gol baten faltan geratu da Zuazo

22 Otsaila 2018

26-22 irabazi dio Zuazok Maviri baina ez du azken faserako sailkatzea lortu.

Ezin izan du Hotel Gran Bilbao-Prosetecnisak bere helburua lortu. Barakaldarrak 26-22 nagusitu dira Mavi Nuevas Tecnologías taldearen aurka baina ez dira sailkatu apirilean Malagan jokatuko den Erreginaren Kopako azken faserako. Etxetik kanpo asturiarrek gol gehiago sartu dituzte (joanekoan 24-20) eta ondorioz pasea beraientzat izan da, abantaila berdina bai baina gol gehiago sartu dituztelako. Ikuskizun ederra izan da eta 800 zaletu elkartu dira Lasesarren.

Juanjo Gonzalezen taldeak partidu oso ona jokatu du, eta nahiz eta helburua ez lortu, aurretik dituzten partiduak jokatzeko konfiantza  eman diezaiokete. Gaurkoan denboraldiko talde onenetariko bati egin diote aurre. Horrez gain, Renata Lauis atezainaren itzulera izan dute, bigarren zatian geldiketa ikusgarriak burutu dituelarik.

Partiduan zazpi gol sartu dituen goleatzaileak ez du asmatu amaieran eta partidua 26-22 bukatu da. Bukatu da Kopa eta orain ligan eta laugarren postuan kontzentratu beharra daukate.

A un gol de estar en la Copa de Malaga

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).