Hernani R.C.E. 14 – 19 Gernika R.T.
23 Urria 2014
Oso garaipen inportantea lortu eban GRTk zapatuan Landaren. Jakina zan moduan, hortzak estututa jokatu eben talde biek, eta, horren erakusgarri, lehenengo zatia 3-0 amaitu zan. Zigor-kolpe bidez lortu ebazan hiru puntuok Genuak, partidua hasi eta minutu bira, baina handik aurrera 10eko lerroen artean jokatu eben talde biek, inor jokoan nagusitu barik. Ganera, kontrarioaren entsegu-marraraino hurreratzen ziranetan akatsen bat egin, eta puntuak lortzeko aukera barik geratzen ziran talde biak. Hernani oso ondo defensan eta basurdeak akatsak eginez, batez ere alboko sakeetan: holan gatxa zan inork oreka apurtzea.
Atsedenaren ostean, baina, agindu argiagaz zelairatu ziran gernikarrak; baloia atzelariai emon behar eutsien. Halan, bigarren zatiari ekin eta bost minutura denporaldiko bere seigarren entsegua sartu eban Iñigo Olaetak, eta Fetak transformauta, 3-7 jarri ziran basurdeak aurretik. Minutu bi geroago, hernaniarren defentsa lerroa apurtu eta bigarren entsegua sartu eban Matthew-k: 3-12 gureentzat.
Edozelan be, Genuak 56. minutuan sartutako kolpe bategaz eta Otxotorenak 64. minutuan sartutako entsegu bategaz markagailua estutu eben hernaniarrek: 11-12.
Partiduko azken minutuetan beste entsegu bat sartu eban Barandiaranek, eta Fetak transformau. Zortzi puntu aurretik jarri ziran gernikarrak, nasai geratzeko moduan. Azken minutuan beste zigor-kolpe batek sartu eban Genuak, defensako bonusa segurtatzeko.
Oso politak dira taldeak etxetik kanpo jokatu dauazan azken partidu bietako 9 puntuak, batez be kontuan izanda zer inportanteak izango diran datozan partidu biak. Lehenengo VRAC etorriko jaku, baina taldea moralez topera daukagu eta zaleen babesa be eukiko dabe Urbietan; beraz, seguru gagoz gauzak gatx ipiniko deutsiezala Superkopako txapeldun barriari.
Aupa basurdeak!!! Zapatuan, danok urbietara!!!