Hirugarren garaipena jarraian lortu du Sestaok

19 Azaroa 2019

Talde Berde-beltzak 3-1 irabazi dio Arona Tenerife Sur taldeari eta zazpigarren postura igo dira

 

Puntuak pilatzen jarraitzen dute ezkerraldekoek. Sestaok hirugarren garaipena lortu du 3-1 (25-22, 25-21,24-26 eta 25-23) Arona Tenerife Sur taldearen aurka. Benediktan lortutako garaipenari esker zazpigarren postuan dira, jaitsiera postuetatik zazpi puntura. Jaitsierako aurreneko postuan aurkitzen dira orain kanariarrak, porrot honen ondorioz. Garaipen garrantzitsua beraz, gauzak benetan zail jarri zizkion aurkari zuzen baten aurka.

 

Bizkaitarrak ondo sartu ziren partiduan, aurreneko bi setetan nagusituz. Bi set horietan kanariarrek bost puntu arteko abantaila izan zuten baina Sestaokoek defentsa la non bati eta erasoan asmatzeari esker 2-0ekoa jarri zuten markagailuan.

 

Gabriel Navarrorenak hirugarren mangan hobetu zuten eta tie break-a lortzetik gertu izan ziren. Paki Blancok hutsartea eskatu zuen eta bere jokalariak berriz ere baloia mugitzen hasi ziren.

 

Datorren larunbatean sestaokoek Extremadura Arroyo jasoko dute etxean. Sailkapenean atzetik duten taldea da eta Leganesen aurka galtzetik datoz.

 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).