Hirugarren postua defendatzera

12 Maiatza 2017

Zuazok Cleba León jasoko du Lasesarren. Barakaldarrek irabazi beharra daukate hirugarren postua defendatzeko.

Pasa den zapatuan jasotako porrotaren ondoren, Prosetecnisa Zuazok etxean jokatuko du berriz ere asteburu honetan. Barakaldokoek Loterias Ligako azken sailkatua den Cleba León taldearen aurka jokatuko dute larunbatean arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Jessica Nogales ez da jokatzeko moduan izango, orain aste batzuk eginiko belauneko ebakuntzatik oraindik eriondo dago, baina pixkanaka bizikletarekin ariketak egiten hasteko asmoa du. Talde bizkaitarrak irabazi beharra dauka, oraindik bere esku duen laugarren postua mantentzen jarraitzeko. Puntu bakarreko aldea du Rincón Fertilidad Malagarekin, pasa den asteburuan andaluziarrak Leonekoen aurka gol bateko aldearekin irabazi eta gero.

Naiara Egozkueren egoera ere aztertu egin beharko da, izan ere Zuazoko jokalariak orkatila bihurritu zuen asteburuan eta ezin izan du normaltasunez entrenatu. Cleba Leónek Soraya Garcia fitxatu du erdialderako eta sailkapenak ez du taldearen benetako potentziala islatzen. Denboraldia bukatzeko hiru jardunaldi geratzen diren honetan, talde bizkaitarrak ezin du hutsik egin eta kontuan izan behar dute azken jardunaldia Donostian jokatuko dutela Bera Beraren aurka.

Loterias Ligako 24.jardunaldia

Prosetecnisa Zuazo-Cleba León (Lasesarre Udal Kiroldegia)

Maiatzak 13, Larunbata 18:30etan.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).