Irabazteko beharra dauka Leioa WLB-k derbian

22 Azaroa 2018

Leioarrek Waterpolo 98´02 talde nafarra  izango dute aurkari (larunbata, 18:00etan). Azken porrotak jasan eta gero irabazteko beharra dute bizkaitarrek.

Bizkaitarrak eta Nafarrak irabazteko gogoz lehiatuko dira larunbatean beraien azken partiduak galdu ondoren.

 

Leioak joko ona erakutsi du azken jardunaldietan baina sailkapeneko lehen bi sailkatuak izan ditu aurrean, Boadilla eta Catalunya urrenez urren, eta ezin izan dute irabazi.

 

Ez da sekretu handirik espero derbi honetan, izan ere talde biek Irailean jokatutako EH Superkoan elkarren aurka jokatu zuten eta baita Leioako Gabon Kopan ere. Hori gutxi balitz, talde nafarraren aurkezpenean ere bertan izan ziren Leioarrak. Hiru partidu hauetako bi bizkaitarrek irabazi zuten eta bestea nafarrek. Gainera aurre-denboraldian elkarrekin aritu izan dira lanean.

 

Leioa WLB taldea Catalunyaren aurka galdutako eraso eraginkortasuna berreskuratzen saiatuko da, non taldeko goleatzaile askok ez zuten bere eguna izan.

 

Partidua jarraitzeko esteka: https://rfen.es/es/tournament/696708/match/74540484/results

 

PREVIA - El Leioa WLB afronta el derbi con necesidad

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).