JOLASETAK BIGARREN ITZULIA GARAPEN SENDOAREKIN HASI DU
27 Azaroa 2018
RC Jolasetako patin-hockey taldeak 11-2 irabazi egin du asteburu honetan Translop Alcañizen aurka OK Brontze - Ipark Ligako bigarren itzuliari hasiera ematen zion lehen jardunaldian. Jaime González (3), Manuel Martín-Muñío (3), Emilio Álvarez (2), Ignacio Rodrigo (2) eta Miguel Osorio (1) izan dira golegileak.
Bestalde, filialak 4-3 galdu egin du Lagunaken aurka oso lehiatuta egon den norgehiagokan. Getxokoek hiru alditan markagailuan aurreratzea lortu zuten, baina nafartarrek norabide aldaketa eman zioten partiduari garaipena lortuz. Negurikoek 7. postuan daude 6.ak , CD Mundaizek, dauzkan puntu kopuru berberekin.