Kanporaketa iraultzeko prest

22 Otsaila 2018

Zuazok Mavi Nuevas Teconologias taldea jasoko du Kopako itzulerako partiduan, lau goleko aldearekin irabazteko beharrizanarekin.

Bihar 20:30etan ospatuko da Lasesarren Hotel Gran Bilbao-Prosetecnisa Zuazo eta Mavi Nuevas Tecnologias taldeen arteko norgehiagoka. Bizkaitarrek Malagan jokatuko den Erreginaren Kopako azken fasean egon nahi dute eta horretarako lau goleko aldearekin irabazi beharra daukate. Pasa den larunbatean Gijonen 2420 galdu ondoren, 4 goleko desabantaila hori irauli beharra daukate apirilean Andaluzia aldera joateko. Lau goleko aldearekin nahiko izango lukete, beti ere asturiarrek hogei gol baino gutxiago sartzen badituzte. Arauzko denbora joaneko emaitza berdinarekin bukatuko balitz, bost minutuko bi zatiko luzapena jokatuko litzateke.

Bihar, gaueko 10ak aldera jakingo dugu zer geratzen den. Erreginaren Kopa jokatzeko plaza bat dago jokoan. Iaz Barakaldarrek ezin izan zuten kopa jokatu eta aurton ez dute egoera hori errepikatzerik nahi.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).