Lehen itzulia isteko derbia

17 Urtarrila 2018

Leioa WLB-k Waterpolo 98´02ren aurkako derbiarekin itxiko du lehen itzulia. UPNA-n dagoen arazo baten ondorioz, partidu hau Amayaren igerilekuan jokatuko da. Talde biak berdinduta daude sailkapenean eta aukera hau baliatu nahi dute sailkapenaren goikaldera hurbiltzeko.

Leioarrek eta Iruindarrek lehen mailako lehen itzulia itxiko dute larunbat honetan 18:30etatik aurrera Amayako igerilekuan. Talde biak puntuetan berdinduta daude lehen itzuli irregular baten ondorioz.

 

Nafarroako lurretan ospatuko den norgehiagoka hau goiko postuetara hurbiltzeko azken aukera izan daiteke talde bientzat.

 

Partidua ez da Nafarroako Unibertsitate Publikoko igerilekuan jokatuko, izan ere bertako sauna batean izandako sute baten ondorioz ez dago erabilgarri.  Aldaketa honek derbian eragina izango dezake , izan ere Amayako igerilekuko dimentsioak askoz ere handiagoak dira.

 

Pasioz beteriko derbya aurreikusten da, talde biak ondo ezagutzen dira elkar eta aurredenboraldian ere jokatu dute beraien artean. Jokatutako azken partidu ofizialean, Euskal Herriko Superkoparen finalean, bizkaitarrek 14-9 irabazi zuten.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).