Leioa WLB, dena ematera liderraren aurka
23 Otsaila 2018
Leioarrek CN Catalunya jasoko dute etxean, porrotik jaso ez duen lehen mailako liderra. Sailkapeneko goiko postuak estutze a dute helburu.
Leioa WLB taldeak Catalunya jasoko du etxean larunbat honetan 18:45etatik aurrera. Bizkaitarrek ezustekoa eman nahi dute eta aurkarien lehendabiziko porrota sortu.
Leioak zaletuen berotasuna eta bere mailarik onena beharko du liderrari irabazteko. Joanekoa n gertu izan zuten garaipena baina puntu bakarragatik galdu zuten, partiduaren minutu gehienetan aurretik joan ondoren.
Can Todara hurbildu ziren zaletuek denetarik ikusteko aukera izan zuten. Askartza Guneko igerilekuan partidu ederra biziko dugu ziur.
Leioarrak joko bolada onean aurkitzen dira eta garaipena lortuz gero, igoera lortzeko aukerak mantenduko lituzkete. Hurrengo hiru jardunaldietan lehen hiru sailkatuen aurka jokatuko dute. Jon Lopezenek aukera hau baliatu nahi dute helburua lortzeko.
Partidu erakargarri hau larunbatean jokatuko da 18:45etatik aurrera Askartzako igerilekuan. Beti bezala sarrera eta parking-a dohainik izango dira partidu honetaz gozatu nahi dutenentzat.

