Leioa WLB-k azken unean galdu du Catalunyaren aurka

07 Azaroa 2017

Ia partidu osoan zehar aurretik joan ziren Leioarrak, baina azken minutuetan bi puntuko errenta galdu ostean CN Catalunya nagusitu zen 14-13.

Leioa WLB taldeak 14-13 galdu zuen Catalunyaren aurka, lehen mailako hirugarren jardunaldian. Partidu ona espero zen, erakargarria, eta talde biek ez zuten hutsik egin. Zaletuek partidu bikainaz gozatzeko aukera izan zuten.

 

Lehendabiziko zartakoa Leioak eman zuen, baina etxekoak gehiago asmatu zuten hasierako minutuetan, 3-1 aurretik jartzea lortu zutelarik. Lehen laurdenera 3-3 iritsi ziren, bizkaitarrak markagailua irauli ondoren.

 

Bigarren laurdenean, partiduko momenturik beroenak iritsi ziren. Erritmo bizia izan zen bi ateetan, eta golak ugariak izan ziren. Leioak 3-6ko partziala lortu zuen laurden honetan, atsedenaldira 3-6 iritsiz.

 

Atsedenalditik bueltan, Catalunyak galdutakoa berreskuratzen saiatu zen eta pixkanaka Leioak behera egin zuen, 9-9 jarri zirelarik.

 

Gauzak txarto zeudela zirudienean, Leioarrek abantaila lortu zuten, 10-12 eta 11-13. Orduan Kataluniarren momentu magikoak iritsi ziren, markagailua berdinduz eta azken minutuan Mackenzie Mone Ipar-Amerikarraren jokaldi bikain bati esker azken 14-13koa ezarri zutelarik. Leioa esku-hutsik bueltatu zen.

 

Denboraldiko lehen porrota jaso du Leioak eta lidertza galtzea suposatu dio. Orain Catalunya da sailkapenaren buru.

 

 

Partiduaren fitxa: http://www.rfen.es/publicacion/waterpolo/asp/ficha.asp?cod=18001

 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).