Leioa WLB-k liderraren aurka galdu du

28 Azaroa 2017

Leioarrak porrot argia jaso dute (14-9) CN Boadillaren aurka. Lidertza geroz eta urrunago duten bizkaitarrek.

Hirugarren porrota jarraian jasan du Leioa WLB taldeak, oraingo honetan CN Boadrillaren aurka Madrilen. Etxeko taldea bizkaitarren hasiera kaxkarraz probestu zen hiru puntuak bereganatzeko.

Leioa hotz irten zen 86. Urteko Mundialeko pistara eta garesti ordaindu zuen. Lehendabiziko jokaldietatik Boadilla nagusi zen eta Leioarrak ez ziren gai izan egoera iraultzeko. Lehen  laurdena 5-2 bukatu zen eta atsedenaldia 9-2.

Atsedenaldia ondo etorri zitzaien bizkaitarrei. Partidua ekitean Leioarrak partidan sartzea lortu zuten intentsitatea areagotzeari eta defentsako lan onari esker. Pixkanaka Leioarrak markagailuko aldeak murrizten joan ziren 11-7 jarriz eta jokoan nagusituz. Buelta emango zutenaren fede osoa zuten.

Baina aldeka handiegiak ziren eta etxekoen nagusitasunak 12-7koa ezarri zuen, partidua erabakita utziz. Azkenean 14-9-

Leioarrek lehen hiru sailkatuen aurka galdu dute eta sailkapeneko lehen postuetatik aldendu dira.

Partiduaren fitxa: http://www.rfen.es/publicacion/waterpolo/asp/ficha.asp?cod=18015

 

leioa

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).