Leioa WLB taldeak 2017ko lehen garaipena eskuratu du

28 Otsaila 2017

Leioarrek 9-6 irabazi zioten Rivasi eta 2017ko lehen denboraldia lortu zuten, azken bost partidak irabazi ezinik egon eta gero.

Leioa WLB taldeak 9-6 irabazi zion Rivasi eta 2017 urteko lehen garaipena eskuratu zuten. Garaipen honi esker sailkapeneko goiko postuetan jarraitzen dute, azken bost partidetan hiru puntuak lortu ezinik egon eta gero. Leioak ideiak argi zituen, sinetsi egiten zuen bere jokoan eta hasi bezain laster 3-1eko partziala lortu zuten. Madrildarren saiakerak ez ziren ausartak baina atsedenaldira aukerekin irirtsi ziren 6-3.

 

Hirugarren zatian partiduaren erritmoa jaitsi egin zen eta aldea defenditzearekin eroso zeuden bizkaitarrak. Momentu batzuetan lau tantoko aldea ere lortu zuten 8-4. Azken zatian Rivas Leioa baino gehiago izan zen 1-2ko partziala lortuz. Garaipena kontrolpean izan zuten momentu guztian Leioarrek.

 

Hiru puntu hauekin Leioak zazpigarren dago17 punturekin eta aurkari gehienak ez diote alde handirik ateratzen. Denboraldiko azken herena erabakigarria izango da.

 

Partiduaren fitxa: http://www.rfen.es/publicacion/waterpolo/asp/ficha.asp?cod=16655

 

Leioa WLB taldeak 2017ko lehen garaipena eskuratu du

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).