Leioa WLB taldeak aurkari zuzen baten aurka jokatuko du, onenen artean kokatzeko aukera ezin hobea

17 Otsaila 2017

Leioarrek AESE Kataluniarren aurka jokatuko dute larunbat honetan 16:00etatik aurrera. Aurkari zuzenak dira kataluniarrak eta soilik hiru puntutara daude kokaturik.

Leioa Waterpolok Bartzelonara egingo du bidaia Agrupació Esportiva Santa Eulalia taldearen aurka lehiatzeko.Talde kataluniarra Leioarren atzean da sailkapenean eta Leioari puntu bat lapurtu zion joaneko partiduan 10-10 berdindu eta gero. Partidu berdindua espero da.

 

Leioak, Waterpolo 98, 02 talde nafarraren aurkako derbian lorturiko puntu baliotsua eta gero aukera ona du sailkapenean gorantz egiteko.

 

Santa Eulalia Rivas Madrildarren aurka galtzetik dator. Aipatzekoa da Madrildarren urteko lehen garaipena izan zela.

11. jardunaldiari dagokion partidua Hospitaleten jokatuko da larunbat honetan 16:00etan. Jon Lopezek “benetako momentua iritsi da. Partidu bakoitzak bere biziko garrantzia du eta bigarren postua nahi badugu, partiduak irabazi behar ditugu bigarren itzuli honetan “ aipatu zuen. “Taldea momentu onean dago, eta urte hasieran izandako momentu txarrak pasatu ziren” nabarmendu zuen Leioako entrenatzaileak.

 

Leioa WLB taldeak aurkari zuzen baten aurka jokatuko du, onenen artean kokatzeko aukera ezin hobea

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).