Leioa WLB taldeak berdinketa lortu du azken segundoan

18 Apirila 2018

Leioarrek puntu bat jaso dute CN Cuatro Caminosi eginiko bisitan eta laugarren postuagatik lehiatuko dira ligako azken jardunaldian.

8-8 berdindu dute Leioa WLB eta Cuatro Caminos taldeek Marta Jaime Leioarrak azken segundoan sartutako golari esker. Gol honi esker talde biek berdinduta jarraitzen dute eta azken jardunaldian erabakiko dute laugarren postua norentzat izango den.

Partidu hasieran leioarrak hobeto hasi ziren baina madrildarrek bikain erantzuten zuten.

 

Bigarren laurdenean madrildarrak erritmoa jaisten saiatu ziren eta laurden osoan madrildarren gol bat baino ez zen eman. Atsedenaldira 3-2 iritsi ziren eta Leioakoak markagailuan azpitik jarri ziren aurrenekoz. Atsedenalditik bueltan, bizkaitarrak idei argirik gabe itzuli ziren eta madrildarrak 5-2kora ihes egin zuten.

Baina bizkaitarrek taktikan aldaketak egin eta emaitzak eman zituen. Hirugarren laurdena bukatu aurretik  3.gola lortu zuen Leioak eta gero pixkanaka berrekiten joan ziren, azken segundoan berdinketaren gola sartu zuten arte.

 

Puntu honekin laugarren postuan jarraitzen dute eta apirilaren 28ko azken jardunaldian erabakiko da azken sailkapena. Leioak Waterpolo 98´02 talde nafarra izango du aurkari eta Cuatro Caminosek AR Concepción taldea.

Partiduaren fitxa: http://www.rfen.es/publicacion/waterpolo/asp/ficha.asp?cod=18040

 Leioa WLB taldeak berdinketa lortu du azken segundoan

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).