Leioa WLB taldeak Elx jasoko du etxean

01 Otsaila 2018

Azken postuan daude Elxtarrak eta lehendabiziko aldiz etorriko dira Leioara.

Leioa WLB taldeak CW Elx taldea jasoko du etxean larunbat honetan 18:00etatik aurrera. Alacantekoek lehendabizikoz daude maila gorenean eta sailkapeneko azken postuan daude punturik gabe. Bizkaitarrek aukera ona izango dute hiru puntuak lortu eta sailkapenean gora egiten jarraitzeko.

 

Leioako taldeak berdinketa eta garaipen bat lortu ditu etxetik kanpo jokatutako bere azken bi partiduetan eta emaitza horiek on bihurtzeko etxean irabaztera behartyta dago. Hurrengo zazpi partiduetatik bost etxean jokatuko ditu.

 

Bost partidu hauetatik lehena Askartzan jokatuko du ELx taldearen aurka. Nahiz eta dena alde izan, Jon Lopezen taldeak ezin du konfiatu eta hasieratik dena eman behark dute. Joanekoan etxekoak 3-1 aurretik hasi ziren, nahiz eta amaieran partidua bizkaitarrek irabazi.

 

Leioa WLB taldeko teknikoa den Jon Lopezek taldeko kide guztiak izango ditu jokatzeko moduan CW Elx taldearen aurka. Partidua 18:00etan izango da Askartza Gunean, sarrera eta parking-a dohainik izango direlarik.

 

El Leioa WLB recibe al Elx

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).