Leioa WLB taldeak ezin izan dio liderrari irabazi denboraldiko azken partiduan.

27 Apirila 2017

Nahiz eta partidu ona egin, 9-4 galdu dute Dant Feliuren aurka eta bosgarren postuan bukatu dute.

Leioa WLB taldeak Sant Feliu taldearen aurkako porrotarekin esan dio agur denboraldiari. Talde honek ez du partidurik galdu. Leioarrek partidu bikaina jokatu zuten atsedenaldira arte, baina bigarren zatiko punteria eza garesti ordaindu zuten. Dena dela bizkaitarrek denboraldi handia egin dute.

 

Partidua Leioa oldarkor eta ausart batekin abiarazi zen. Lehendabiziko abantailak bizkaitarrentzat izan ziren 0-1,1-2 eta 2-3. Atsedenalditik hurbil kataluniarrek hiruko berdinketa ezarri zuten.

 

Atsedenaldiaren ondoren Leioak zalantza gehiago erakutsi zituen erasoan, hainbat aukera garbi huts eginez. Sant Fleiuk aldeak igotzeko baliatu zuen, eta denboraldia partidarik galdu gabe bukatzea lortuz zuen.

 

Leioarrek denboraldi handia egin dute, nahiz eta mailako talderik gazteenetarikoa izan. Aipatzekoa da baita ere etxeko jokalariek osatzen dutela taldea. Denboraldi honetan 9 garaipen bi berdinketa eta zazpi porrot jasan ditu taldeak.

 

CRÓNICA - Derrota del Leioa WLB ante el líder para cerrar una gran temporada

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).