Leioa WLBk trebetasun txarra aurkeztu du azkenengo norgehiagokan, batez ere tiratzaileen aldetik

22 Otsaila 2021

Talde leioaztarrak 15-5 galdu zuen asteburuan CDN Boadillaren aurka, joko onarekin, gol aukera askorekin baina aurkariaren ate aurrean asmatu gabe

Leioa WLBk 15-5 larunbat honetan Boadilla talde madrildarraren aurka galdu egin zuen emakumezkoen ohorezko mailako lehen faseko azken jardunaldian.

Porrot honekin, leioaztarrek zero punturekin amaitu dute lehen fasea, baina mailari eusteko aukerak bere horretan utzi dituzte bigarren faseari begira, non CN Rubi, ew Zaragoza eta Aar Concepcionen aurka neurtuko diren.

Boadillaren kontrako partida ondo hasi zen Leioakoentzat, defentsan ondo aritu baitziren. Hala, partidako lehen gola bisitarientzat izan zen, baina, golik gabeko eraso trukearen ondoren Boadillak bizkaitarren lehen krisia aprobetxatu zuen 4-1era hurruntzeko. Dena den, Leioa suspertu egin zen eta partida berdintasun egoera batera eraman zuen, norgehiagoka 7-3 jarriz.

Kontuak kontu, hirugarrenaren hasierak leioaztarren bigarren krisia ekarri zuen. Jokoan ezinean aritu ziren, ezin izan zuten atea ikusi eta gol aukera asko huts egin zituzten, madrildarrek kontraeraso azkarrak egin zituzten 12-4ra bitarte, partida eta 15-5 amaitu zelarik.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).