Leioako Sakoneta Kluba Lehen Mailako Espainiako Txapeldun

28 Ekaina 2016

Saioa Agirrek urrezko bi domina lortu ditu banakako finaletan.

Leioako Sakoneta Klubak aurrekaririk gabeko garaipena erdietsi du asteburu honetan Guadalajaran ospatutako Lehen mailako Espainiako Txapelketan gailenduz. Taldeka egiten den aurreneko aldia izan zen, zeinetan junior eta senior mailan aurreko urteetan dominak eskuratu zituzten klubik onenak  izan ziren txapelketa honetan parte hartzeko aukera izan zuten pribilegiatuak. Guzti hauen buru Leioako Kluba izan zen.

 

Arrakastak ez datoz inoiz bakarrik, are eta gehiago lanaren eta iraunkortasunaren fruitua direnean. Horren adibide dugu Banakako Espainiako lehen mailan Sakonetako Saioa Agirrek lorturiko brontzezko domina bere debutean.

 

Sakonetako LEHEN MAILAKO taldea, Saioa Agirre hasiberriak, Eva Santamariña,Sol Moreno eta Saioa Garcia (Izarleku Klubetik lagatua) beteranoek osatuak, sailkapen faseak eta finalak lideratzea lortu zituen.

Sakonetako gimnastek kirol hau bakarrik umeena ez dela erakutsi dute, beraien unibertsitate ikasketak eta kirola uztartuz.

 

Sakoneta Klubak denboraldi bikaina burutu du eta ilusio askorekin daude etor daitezkeen erronken aurrean. Garipen hauek ezinezkoak izango ziren Talde Teknikoa, Leioako Udala eta Bizkaialde Fundazioarengatik izango ez balitz.

 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).