Loterias Ligako 1. Jardunaldia ATARIKOA

08 Iraila 2017

Etxean hasiko du denboraldia, goiko postuetan bukatzea helburu izango duen HOTEL GRAN BILBAO-PROSETECNISA ZUAZOK . Lasesarreko zaletuak Zuazo berritua ikusteko irrikaz daude.

Alde fisikoaren lanketa eta jokalari berrien egokitzapena izan dira eginbehar garrantzitsuenak Barakaldokoentzat. Hainbat lagunarteko jokatu dituzte eta emaitzez gain egindako proba ezberdinei eman die garrantzia Juan Jose Gonzalez entrenatzaileak.  Barakaldokoen entrenatzailearen iritziz, denboraldia ondo hastea oso garrantzitsua da, Base Villaverde aurkari gogorra da, gaztea, maila ondo ezagutzen dute eta inoiz ez dute amore ematen.

 

Zuazoko entrenatzaile kantabriarraren ustetan, taldeak kontzentraturik irten behar du. Lehendabiziko jardunaldietan ezusteko asko izaten dira eta adi egon behar direla deritzo.

 

Partidua larunbat honetan izango da, Irailak 9, Lasesarre kiroldegian 19:30etan.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).