Maria Larrakoetxea CV Sestaoko jokalari berria da

20 Iraila 2019

Esperientzia handia dauka jokalari bilbotarrak. Ezkerraldekoek bigarren denboraldia dute “Superliga2” mailan.

 

CV Sestao aurrendenboraldian murgilduta dabil Superliga2-ko bigarren denboraldia prestatzen. Ezkerraldekoek lagunarteko aurreneko partiduak jokatu dituzte eta urriaren 5ean ekingo diote denboraldiari Voley Playa Madrid taldearen pistan. Paki Blancok iazko jokalari gehienak izango ditu, talde oso gaztea izango dute beraz. Maitane Salazar eta Gabriela Velascoren bajak eta Maria Larrakoetxearen fitxaketa dira iazko denboraldiarekin alderatuz izan dituzten aldaketak.

 

27 urte eta 1,79ko altuera dauka jokalari bilbotarrak. Esperientzia handia dauka Iberdrola Ligan. Madre de Dios taldean hasi zen eta juniorretatik Espainiako Selekzioarekin aritu izan da. 17 urterekin bilbotik alde egin zuen eta ordutik ona Aguere, UCAM Murcia, Extremadura Arroyo, Iruña eta Ciutadella Menorca taldeetan aritu izan da.

 

Larrakoetxeaz gain, jokalari hauek osotzen dute CV Sestaoren taldea: Nagore Ruiz, Nerea Ugalde, Ane Lyuba Bermejo, Nerea Ruiz, Maider Lorenzo, Oihane Paskual, Nerea Izagirre ,Ane Briz, Maider Breda,Oihane Gutiérrez eta  Ziortza Tejedor.

 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).