Garaipen landua lortu du Zuazok laugarren postua mantentzeko (19-23).

13 Martxoa 2017

Gijonen irabazi beharra zuen Prosetecnisa Zuazok eta horixe egin du. Pasa den astean Rincón Fertilidad taldearen aurka  asko sufritu eta gero eta aurkarien  presioa kontuan izanda, balio askoko garaipena da Gijonen lortutakoa. Azkenean 19-23 Mavi Nuevas Tecnologiasen aurka. Bizkaitarrak 7 puntuko aldea izatera iritsi dira. Lehen zatian talde biek huts asko egin dituzte baina markagailua Juanjo Gonzalezen taldearen alde zegoela joan dira atsedenaldira 8-12. Zuazokoek defentsa hobea erakutsi dute, naiz eta erasoan bere maila ez eman.

Bigarren zatia desberdina izan da. Zuazokoek gehiago asmatu dute eta zazpi puntuko aldea izatera iritsi dira. Jarraian etxekoek 6-1eko partziala lortu dute eta berriz ere markagailua pixka bat orekatu dute.Naiara Egozkuek 9 gol sartu ditu eta bizkaitarrei partidua bereganatzea ahalbidetu die.Atezaina oso ondo aritu da momentu erabakigarrienetan.Merche Castellanosek segurtasuna eman dio taldeari. Irene Espinosa eta Ainhoa Hernandezek ere goletan lagundu dute. Etxeko taldeak aste barruan Kanariar Uharteetan jokatutako partiduaren nekea sumatu du, baina ala eta guztiz ere partidua bukatzeko bost minuturen faltan bi puntua jarri dira 17-19. Dena dela bizkaitarrek ondo eutsi diote garaipenari. Barakaldokoak laugarren dira hamazortzi jardunaldi eta gero. Malagak Bera Beraren aurka galdu du eta Porriñok gol bakarraren aldearekin gailendu zaio Alcobendasi.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).