Ordizi R.E. - Gernika R.T.

19 Iraila 2014

Datorren domekan, irailaren 21ean, Ohorezko mailako 2. jardunaldiko partidua jokatuko dabe, Altamiran, Ordizia Rugby Elkarteak eta Gernika Rugby Taldeak.
Irabazteko asmoagaz joango dira basurdeak Ordiziara, aurtengo denporaldiko lehenengo jardunaldietan gorengo postuetan jarraitzearren.

Talde biek aurreko urteko blokea mantenidu gura izan dabe, eta, horregaitik, jokalari gitxi fitxau dabez. Goierrikoek Kepa Zamakola ekarri dabe Altamirara Eibarretik, eta Danny Kroll be «etxera» bueltau da. Hiru laurenetako entrenatzaile barria be badaukie aurten ordiziarrek: Aratz Gallastegi, Gernikan eta Durangon entrenatzaile ibilitakoa. Basurdeai jagokenez baja inportante bi izango dauz taldeak domekan: Unai Lasa eta Matthew Foulds. Gipuzkoarra oraindino be zigortuta dago, eta ingelesak, barriz, zantiratua egin eban Vigoren kontrako partiduan. Bi-hiru astean ezingo dau jokatu. Partiduko arbitroa Igotz Gallastegi izango da, Ordiziarren hiru laurenekoen entrenatzailearen anaia. feta_casteglioni

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).