PARTIDU ERABAKIGARRIA CV SESTAORENTZAT BENEDIKTAN

08 Martxoa 2019

Sesataorrek Aguere Ciudad de La Laguna jasoko dute larunbatean 19:30etatik aurrera. Partidu erabakigarria izan daiteke bizkaitarrentzat.

Bizkaitarrentzat erabakigarria izan daitekeen partidua jokatuko da larunbat honetan Sestaon. Berde-beltzek Aguere Ciudad de La Laguna jasoko dute Benediktan (19:30etan), maila mantentzeko aurkari zuzena. Garaipena lortuz gero Paki Blancorenek helburua eskura izango lukete. Lau jardunaldi eta 12 puntu geratzen dira jokatzeke. Garaipena lortuz gero average partikularrean sei puntuko aldea aterako liokete bere aurkariak tie break-a lortzen ez badu.

 

Motibazioz beteak daude beraz sestaokoak eta zaletuen babesa beti bezala erabakigarria izango da. Bigarren itzuli honetan kantxa zaila bihurtu dute benedikta eta hortaz baliatu nahi dute. Horretarako, talde teknikoak arlo animikoa jorratu nahi du, jokalariei presioa kendu eta pasa den asteburuan Tenerifen jasandako porrota ahazteko.

 

DUELO CLAVE PARA EL CV SESTAO EN SU FORTÍN DE LA BENEDICTA

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).