Partiduaren azken zatian egin dio ihes garaipenak beste behin, Leioa WLB taldeari

20 Azaroa 2017

Leioarren 6-7 galdu dute Ar Concepción taldearen aurka. Polemikazko jokaldi bat erabakigarria izan da azken minutuetan.

Bigarrenez jarraian galdu du Leioa WLB taldeak AR Concepción-Ciudad Lineal taldearen aurka. Azken jokaldietan ihes egin zion garaipenak.

 

Partidua etxeko taldearen nagusitasunarekin hasi zen,2-0. Bizkaitarrek nahi zuten eremura eraman zuten partidua.

 

Bigarren laurdenean partidua zikintzen hasi zen, baina hala eta guztiz ere golak iristen joan ziren, atsedenaldira 4-3 iritsi zirelarik.

 

Atsedenaldiaren ondoren gauzak berdin jarraitu zuen, joko  eta ideia gutxi. Leioa eta Concepción taldeak golik sartu ezinik zebiltzan eta hirugarren laurdeneko azken unean iritsi zen bosnako berdinketa. Aipatu beharra dago talde biak batazbestez 15 puntu inguru sartzen dituztela partidu bakoitzean.

 

 

Azken laurdenean Leioak seigarren gola sartu zuten. Bazirudien gol hori erabakigarria izan zitekeela baina Concepción taldeak ez zuen amore eman eta berdinketa lortu zuen. Azken jokaldian Leioak kontraerasoa sortu zuen baina arbitroek baloi jabetza madrildarrei mantendu zieten eta hauek ez zuten barkatu, 16 segundoren faltan 6-7koa lortuz.

 

Gehiegizko zigorra jaso dute Leioarrek. Datorren jardunaldia Boadilla liderraren aurka izango dute.


Partiduaren fitxa: http://www.rfen.es/publicacion/waterpolo/asp/clasificacion.asp?c=421

 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).