Puntu bakarragatik galdu du Zuazok Culturalen aurka (24-23)

18 Iraila 2017

Bizkaitarrak atzetik joan dira partidu osoan baina bost minuturen faltan berdintzea lortu dute, naiz eta azkenean partidua galdu.

Denboraldiko lehendabiziko porrota jaso du Hotel Gran Bilbao Zuazok (24-23) Valladoliden Aula Cultural taldearen aurka. Etxeko taldeak eskubaloi on bat erakutsi du nahiz eta aldaketa asko izan. Bizkaitarrek aukerak izan dituzte partidua eramateko baina ez da nahikoa izan. Bost minuturen faltan berdinketa (21-21) zegoen markagailuan baina nekea Barakaldokoen kalterako izan da.  Bukatzeko 20 segundoren faltan 23-23 joan dira baina etxekoek egindako hurrengo kontraerasoa gelditzeko penalti bat egin dute bizkaitarrek eta denbora pasata zegoela sartu dute gola Valladolidekoek.

Lehendabiziko porrot honen ondoren hurrengo partidura begira daude Barakaldarrak. Defentsan emandako zentzazioek aurreratzerako erreferentzia izateko balioko dute. Hurrengo helburua asteburuko partidua irabaztea izango da.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).